XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere etxeko PAKEA....

GIXAJOTZAT artuko nauten bildurra....

Nere PAKEA gorde....

Beste aien eztabaidatik sortu litzakidaken ONURA?.

Gauz geiegi batera egosteko.

Guztiok geure billa... Alkarren billa... Sarri, neure billa ibilli bearrean, neukeriak bultzatuta, ingurukoak zapaldu besterik ez dugu egiten.

Orrela, gaur egunetako artuemanak bildurrez eta kezkaz beterik daude.

Ez gera alkar ezagutzen.

Geure burua, ta barrua gordetzen, ondo saiatzen geralako.

Azala bakarrik erakusten diogu alkarri.

Biotza geuretzat.

Iñork ezagutzen ez duan biotz ziztriñ ori geure illunpean gordeaz.

Ez zaigu komeni, geran bezela azaltzea.

Asko galduko genduke, leku txarrean geratuko giñake.

Oraindik olakorik! Ken ori! Ez... ez...Onela jarraituko dut.

Auek ditugu, gu gera, gaur eguneko lapurrik aundienak.

Besteei, gure ingurukoei gezurrak banatzen dizkiegulako.

Gure egia azaltzen ausartzen ez geralako.

Ta gaiñera besteen uste ona autsi ta sakabanatuta uzten degulako.

Eta geure komenientzietarako on diran zatitxoak artuaz.

Danok gera lapur, danok.

Goitik asi ta beerañoko danok.

Gaur egunean onari par egiten zaio.

Danok egiten diogu.

Zintzo jokatzen duana, iñuzente bat da.

Ero bat.

Eta, gu, geure-geurean.

Iñork ez du bere persona azaldu nai.

Danok gera bildur... Borondate oneko jataille oien bildur.

Eta zoritxarrez, ez al dira asko ugaritu auek?.

Baietzean nago.

Danok ikusten dugu.

Guziok ondo dakigu.

Noiz piztuko dira gure gizaldiko giza-argiak?.

Betiko itzaliak geratu al dira?.

Iñoiz argia izango dutela uste dut....

Oien aberia, nun dago?.

Geu aberiatuak ez ote?.

Zoritxarreko argigabeko argiak gaurko gizonak!.

Mundua, geroago ta illunago dijoa.

Dana gau beltz batean ito baiño len, bizi-pila bana inguratuko ba`nitu, naiago nuke.